XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egaztiak egaz egiteko ego bi bearr ditu.

Bata naiz bestea ausi ezkero, lasterr da lurrera.

Guk be zerurantz egaz egiteko, maitasun bi oneik bearr ditugu, Jaun-maitasuna ta geideagazkoa.

Badogu orratiño geidea maite izateko agindu berezia be.

Jaungoikoaren Legeko zazpi agindu maitasun orretzaz dira.

Ta Jesukisto'ren agindurik bikañena, berorretzaz da.

- Zegaitik maite izan bearr dogu geure geidea?.

Maitasuna bitarikoa da; bata berezkoa, gizatarra; onela maite ditugu guraso, seme-alaba, aide, adiskide, erritarr ta idekoak.

Bestea goitarra, zerutarra, Jaungoikoa'ren geidea maiterazo daroaskuna.

Geidea ez dogu beraz, senide, adiskide, errkide, aberats, jakintsu edo ideko dalako bakarrik maite izan bearr.

GEIDEA MAITE IZAN BEARR DOGU.

a) Jesukisto'k agintzen dauskulako, Geidea zeure burua bezela maite izango dozu.

Agindu barria damotzuet; alkarr maite dagizuela, nik maite izan zaituedan lez, zuek be alkarr maite dagizuentzat.

Alkarr maite ba-daizue, orretantxe neure ikasle zareela igarriko dabe.

Alkar maitasun auxe izan zan, Jesukisto'k bere egunik argienean erakutsi euskun azken gogoa ta irakatsia.

Ikasle maiteak agindu au Jesus'en bularrean edan ebala dirudi.

Beti beroni daragoyo.

Ez da egundo asperrtzen.

Norbaitek ba'diño: Nik neure Jauna maite dot, ta bere geideari gorroto ba'dautso, ori guzurrti utsa da.

Bere begiakaz dakusan anaya maite ez dauanak, ez dakusan Jaungoikoa (...).